DUAL-a (IKAS EKINEZKO ERREGIMENA)

Ikas ekinezko erregimeneko prestakuntza duala ikastetxearen eta enpresaren artean garatutako ikaskuntza-prozesu baten bidez, Lanbide Heziketako Teknikari titulua lortzeko aukera ematea da. Gazteak lan-merkatuan sartzea errazten du, kalitatezko lanpostuak sustatuz.

Ikas ekinezko erregimeneko prestakuntza duala ikasi ahal izateko, ikasleek heziketa zikloko lehen ikasturteko modulu guztiak gaindituta izan beharko dituzte.

Esperientzia honek abantaila asko dauzka:  benetako lan egoeretan ikasiz enplegagarritasuna hobetzea, lan denboraren araberako ordainsaria jasotzea eta lan bizitza Gizarte Segurantzan kotizatzen hastea. Gainera, ikasketak eta lana bateragarri egin ahalko dira, ikastolako irakasleen laguntzarekin.