Gizarteratze Teknikaria (Goi mailako Heziketa Zikloa)

Gaitasun orokorra

Gizarteratzeko esku-hartzeak programatzea, antolatzea,ezartzea eta ebaluatzea da, horretarako estrategia eta teknika espezifikoak aplikatuta,aukera-berdintasuna sustatuta, eta, uneoro, hartzaileekiko errespetuz jokatuta eta haientzat zein profesionalarentzat ingurune seguruak sortzen direla bermatuta.

Baldintzak 

Batxiler-titulua izatea, edo unibertsitateko titulu bat, edo Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua, edo Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.

Goi-mailarako sarbide-proba gaindituta izatea, edo hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gaindituta izatea.

Lanbide Heziketan onartua izateko, BBBko tituludunak sarbide zuzena du.

Ikasgaiak

1.maila: 

  • 0339 Elkarbizitzako unitateei arreta
  • 0337 Gizartean esku hartzearen testuingurua
  • 0344 Gizartean esku hartzearen metodologia
  • 0017 Gizarte trebetasunak
  • 0342 Autonomia pertsonalaren eta sozialaren sustapena
  • 0343 Komunikazio sistema handigarriak eta alternatiboak
  • 0346 Lan prestakuntza eta orientabidea

2.maila:  

  • 0338 Laneratzea eta gizarteratzea 
  • 0340 Gizarte bitartekotza 
  • 0341 Hezkuntzako parte-hartzearen babesa 
  • 0020 Lehen laguntzak 
  • E-200 Ingeles teknikoa 
  • 0347 Enpresa eta ekimen sortzailea 
  • 0345 Gizartean esku hartzeko proiektua
  • 0348 Lantokiko Prestakuntza

 

Proiektuen bidezko metodologia 


Praktikaldia 

  • Gizarte zerbitzuak 
  • Ikastetxeak
  • Harrera zentroak 
  • Egoitza desberdinak (Haurrak, nerabeak, etorkinak, etab.)
  • Lanbideratze zentroak 
  • DUAL-a (Ikas ekinezko erregimenezko prestakuntza duala)

 

Lan munduratzea 

  • Aniztasun Funtzionalean hezitzailea edo monitorea
  • Hezkuntza-laguntzako edo hezkuntza bereziko espezialista
  • Hainbat motatako egoitza-ekipamendutako hezitzailea
  • Prebentzio- eta gizarteratze-programen teknikaria
  • Komunitateko, auzoko edo kultura arteko bitartekoa
  • Lanerako prestatzailea