Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko Teknikaria( Erdi Mailako Heziketa Zikloa)

  • Gaitasun orokorra

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei, beraien bizi kalitatea mantendu eta hobetzeko, etxeko eta egoitza desberdinetan arreta emateko gaitasuna. Arlo ezberdinetan laguntza jarduerak eskainiz metodologia aktiboen bidez: Eginez ikasi. 

 

  • Baldintzak 
    • DBHko titulua edo  bertako irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
    • Erdi-mailarako sarbide-probagaindituta izatea, edo hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gaindituta izatea.

 

  • Ikasgaiak      
    • 1.maila: 
      • 0212 Mendekotasun – egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak
      • 0215 Etxeko laguntza
      • 0216 Osasun Arreta
      • 0831 Telelaguntza
      • 0214 Komunikazio laguntza
      • 0211 Gizarte trebetasunak
      • 0020 Lehen laguntzak
      • E100 Ingeles teknikoa

 

  • 2.maila:  
    • 0210 Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea
    • 0217 Arreta higienekoa
    • 0213 Arreta eta laguntza psikosoziala
    • 0218 Laneko prestakuntza eta orientabidea
    • 0219 Enpresa eta ekimen sortzailea
    • 0220 Lantokiko prestakuntza

 

  • Proiektuen bidezko metodologia 

 

  • Praktikaldia 
    • Ospitale psikiatrikoa 
    • Ikastolak 
    • Adineko egoitzak 
    • Aniztasun funtzionala duten pertsonen egoitzak 
    • DUAL-a (Ikas ekinezko erregimenezko prestakuntza duala)

 

  • Lan munduratzea 
    • Adinekoen eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen egoitzetako laguntzaile arduraduna.
    • Mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzailea instituzioetan.
    • Etxez etxeko laguntzako laguntzailea.
    • Etxez etxeko arreta laguntzailea.
    • Hezkuntza bereziko laguntzailea.
    • Laguntzaile pertsonala.
    • Telelaguntza operadorea.