Jangela
Familien beharrei egokitze aldera, ikastolan jangela zerbitzua 2 urtetik 16 urte bitartekoentzat eskaintzen dugu.
Jangela erabiltzen dutenen kopuruagatik, ikasleek bi txandatan jaten dute.
Bazkal aurrean, hala behar denetan, eta bazkal ostean kasu guztietan (3-16 urte) eta klaseak hasi arte, ikasleak euren begiraleekin egoten dira.
|
|
Jangelan izena eman
- Arduraduna: Idazkaritza (Aitziber eta Irati)
- Ordutegia: 7:45-18:30
- Aurkezteko agiriak: Alergia izanez gero, komentsalaren fitxarekin batera medikuaren informea.
- Salneurria: kuoten arabera
-
Oharrak:
- Zerbitzu honek urte guztirako jarraipena eskatzen du
- Alergikoak: Auzo-Laguneko Komentsalaren fitxa bete beharko dute eta medikuaren informearekin batera idazkaritzara ekarri, 2 egun lehenago (14:00 baino lehen).
Egun puntualetan jangelaren erabilpena
- Arduraduna: Idazkaritza (Aitziber eta Irati)
- Ordutegia: 7:45 - 18:30
- Salneurria: kuoten arabera
-
Oharrak:
- Txartela jangela erabili behar dugun aurreko egunean, 14:00ak baino lehen erosi behar da.
- Alergikoak: Auzo-Laguneko Komentsalaren fitxa bete beharko dute eta medikuaren informearekin batera idazkaritzara ekarri 2 egun lehenago (14:00 baino lehen).