Mariaren Lagundia ikastola

Mariaren Lagundia ikastola

Educamosera sarbidea

Hautatu hizkuntza

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Eraiki dezagun, zentzuz, elkarrekin

OBATU

DBH 1,2 eta 3.mailetan, ikasgaiak eremuetan irakasten ditugu. Alde batetik, Eremu Soziolinguistikoa eta bestetik Eremu Zientifiko-Teknologikoa. Honek, espazio antolaketa eta Kurrikulumaren eraldaketa ekarri du, Unitate Didaktikoak sortu ditugu, metodologia anitz erabiliz eta IKTak pedagogiaren zerbitzura jarriz. 

Eraldaketa honen ardatz nagusia ikaslea da; bere ikaskuntzaren jabe eta arduraduna delarik.

 

GAITASUNEN SUSTAPENA

Ikasle konpetenteak nahi ditugu eta horretarako, konpetentziatan, erronketan eta arazoetan oinarritutako proiektuetan oinarritutako irakaskuntzaren aldeko apostua egiten dugu, ikaslea ardatz delarik.

  • AUDICREA
  • Ekonomia eta zergak
  • FLL

ELEANITZ PROIEKTUAK

Proiektu eleanitzen bidez, gure xede nagusia, hainbat hizkuntza ezberdinen ikaskuntza sendotzea da, proiektu eleaniztun ororen ardatz nagusia Euskara dela kontuan hartuta.

  • Batxilergo dual-a
  • Elkartrukea
  • Tertulia literarioak
  • Urrezko txantxangorria

STEAM

 STEAM proiektuak bokazio zientifiko teknologikoak azaleratu nahi ditu ikasleen artean, genero parekidetasuna lortuz.

 Metodologia berritzaileak erabilita eta ikasleek dituzten baliabide teknologikoak aprobetxatuz, zientzia, teknologia, matematika eta artea elkartu emandako arazoei irtenbide berritzaileak aurkitzeko.

STEAM proiektua beste enpresa eta erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko aukera ematen digu, komunitatearen behar errealak aztertu eta konponbideak topatzen saiatzeko.

 

DBHko etapa, ikaslea bizitzako esparru eta egoera guztietan moldatzeko prestakuntza etapa da. 

Ikaslea bere alderdi emozionala, fisikoa,psikologikoa eta soziala finkatzeko etapan sartzen da, nerabezaroan hala nola.

Gure ildo pedagogikoari jarraituz, hau da, norbanakoaren hezkuntza pertsonalizatuan oinarrituz,etaparen helburu nagusia, Ikasleak etapa amaitzerako eta irakaslea bidelagun izanik,  beraren gaitasunak ahalik eta gehien garatzea da.

Jarri harremanetan gurekin

Izena
Email-a
Mezua

Berrikuntza proiektuak

Ekintza osagarriak

Irakasle taldea

Ordutegi eta egutegiak

  • First Lego League 1
  • IMG-7280
  • IMG 20220523 150039
  • Screenshot 2022-10-27 11.13.38 1
  • Screenshot 2022-10-27 11.13.58 1
  • Screenshot 2022-11-07 17.25.58
  • Screenshot 2022-11-14 13.23.56
  • Screenshot 2022-11-14 13.27.06
  • Screenshot 2022-11-14 13.27.20
  • elkartrukea