Estimulazio goiztiarrak haurraren garapenean duen garrantzia ikusirik, hainbat programa eta baliabide (Glenn Doman, Emmi Pikler…) eskaini nahi dizkizuegu familioi.
Beste familia batzuekin batera, ingurune seguru eta goxo batean, astean behin (45 minutuko saio bat) irakasle espezialista baten laguntza eta aholkularitzapean haurraren garapenerako lagungarriak diren ariketak egin ahalko dituzu.
Saio hauek 16:45etatik aurrera izaten dira.
Nahi izanez gero, adimen programa eta musika programak etxean burutu ahal izateko materiala maileguan hartzeko aukera ere izango duzu.
Arduraduna: Amaia Fernandez