UDAKO UDALEKUAK
Udan, ekainaren azken astean eta uztailean zehar, 2 eta 12 urte bitarteko ikasleentzako kanpamentuak antolatzen ditugu, hau da, lehen hezkuntzako 6. mailara arte.
Udaleku hauetan burutzen ditugun jarduerak helburu hauek dituzte:
- Euskararen erabilera jarduera guztietan.
- Euskal Herriko kultura eta ohiturak ezagutu.
- Bizikidetza-balioak sendotzea: parekotasuna, errespetua, bizikidetza ...
- Laneko trebetasunak.
- Gozatzea.
Hainbat jarduera antolatzen ditugu eta ikasleen adinera egokitzen ditugu:
- Euskal kirolak.
- Irteerak
- Uretako jarduerak.
- Kolonien gaua.
- Ortua.
- Euskal dantzak