Lehen Hezkuntza
Eraiki dezagun, zentzuz, elkarrekin
ELEANITZ PROIEKTUAK
Proiektu eleanitzen bidez, gure xede nagusia, hainbat hizkuntza ezberdinen ikaskuntza sendotzea da, proiektu eleaniztun ororen ardatz nagusia Euskara dela kontuan hartuta.
- Eleaniztasuna
- Urrezko txantxangorria
GAITASUNEN GARAPENA
Ikasle konpetenteak nahi ditugu eta horretarako, konpetentziatan, erronketan eta arazoetan oinarritutako proiektuen bidez lan egiten dugu, ikaslea ardatz delarik.
- Proiektuen bidezko ikaskuntza
NATURAN HEZIZ
Herrialde garatuetako haurrek gero eta denbora gutxiago ematen dute kalean eta jolas librerako duten denbora ere mugatua da. Egoera honi erantzun bat eman nahian, hezkuntza eredu berdeagoak eskeintzen ditugu.
- Ortua
- Baso eskola
IKUSPEGI JASANGARRIA
Mundua bere osotasunean zaindu beharra ikusten dugu, guztiona delako eta bakarra daukagulako.
Zainketa hau ahal dugun neurrian eta eskura ditugun baliabideekin aurrera eramaten dugu, ikastolan lanketa ezberdinak eginez, ikasle, familia eta orohar ikas-komunitate guztiak elkarlan behar honen kontzientzia izan dezan.
- Azoka solidarioa
- Basozainak
Lehen Hezkuntzan 6 eta 12 urte arteko ikasleekin egiten dugu lan.
Haur Hezkuntzan egiten denarekin jarraituz, ikaslea bere ikasketa bidearen protagonista izatera bideratzen dugu, bakoitzaren indar gune eta zailtasunak identifikatu eta komeni zaizkion tresnak eskura jarriz.
Honetarako, Ikaskuntza Kooperatiboa hartzen dugu oinarrizko tresna gisa, taldean zein bakarka, proiektuen bidez, bizitzarako beharko dituzten gaitasunak garatuz.
Etapako lehen mailatan Baso Eskolako saioekin jarraitzen da, eta hurrengo mailatan naturarekin harremana indartuz doa ortuaren lanketa eta kanpo espazioetan egiten diren ikasgai ezberdinetako saioen bidez.
Ikaslea pertsona berezi eta bakarra den aldetik, gizartearen parte aktibo izatera bideratzen da, gaurko eta etorkizuneko gizartearen protagonista izan dadin.