Lanbide heziketa
Eraiki dezagun zentzuz, elkarrekin
Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikaria
Mendekotasun egoeran dauden pertsonei etxean zein erakundeetan arreta eskaintzeko profesionalak sortzea du helburu.
Gizarteratzeko Goi Teknikaria
Gizarteratzeko eskuhartzeak programatzeko, antolatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko gai diren profesionalak sortzea du helburu.
Ikaskuntza-irakaskuntza eredua
- Erronketan oinarritutako ikaskuntza
- Ikasleekin konfiantzazko harremana bakoitzaren lan erritmora egokituz
- Eginez ikasi
Lan esperientziak
- DUAL-a, Praktikak, Erasmus
- Lan errealitatearekin harreman zuzena: ikasbidaia pedagogikoa, boluntariotza eta lankidetza proiektuak erakunde ezberdinekin
- Enpresa desberdinen bideoa:
Mariaren Lagundia Ikastolan, 1979tik Lanbide Heziketako formazioa eskaintzen ari gara.
Urte guzti hauetan zehar, baloreetan oinarritutako heziketa eredu berritzaile, erreferente eta kalitatekoa lortu dugu, arlo sozialean euren etorkizuna landu nahi duten profesionalei balioa eskaintzen diena.
Gure egitekoa, heziketak eskaintzen digun aukera gazteei ematea da, gure gizartean profesional arduratsu eta aktibo gisa eragin dezaten; beti ere, giza-bazterkerian bizi diren taldeekin bizikidetza, gizarteratzea eta pertsonen askatasuna sustatu ditzaten.
Guzti horretan gure xedea da ikasle bakoitzari bere hazkuntza bidean laguntzea, inguruan dauzkaten pertsonen ongizate eta bizitza kalitatean eragin dezaten.
Azken finean, Mariaren Lagundia ikastolaren ardatza ikasle bakoitzari etorkizunean profesional on bat izan dadin aukera eskaintzea da.