Juana Lestonnacekoa (1556-1640), Mariaren Lagundiaren fundatzailearen (Bordele, 1607) helburua neska gazteak heztea da. Hauei “eskua luzatuz” familiengan eragin eta, bide batez, gizartea eraldatu nahi du.
Juana Lestonnacekoaren heziketa-sena historian zehar gauzatzen eta errealitate bihurtzen joan da. Prozesu hau modu ezberdinetan mamitu da.
Gaur egun, lau mende geroago, “eskua luzatzen” jarraitzeko, tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen Hezkuntza Proiektua daukagu.
Sugarrari eutsi
Juana Lestonnacek bere historia gogoratzen, oroitzen, berrirakurtzen du. Ezkutuan, sugarrari eutsi dio. Bere barrua zaintzen du eta bertan bizi den Jainkoaren maitasuna sentitzen du. Bere ahotsaz haratago bultzatzen duen indarra, "ez utzi itzaltzen..."
Berak Jainkoak ematen digun barne-indar hori aurkitzen lagunduko du. Zentzuz eta gizarte zuzen eta bidezko bat eraikitzeko borondatearekin hazten laguntzen duen barne-indarra.
Eskua luzatu
“Eskua luzatu behar ziena bera zela ulertu zuen”. Modu zehatz batean bizitzen eta . Besteen eta gure ingurunearen beharrei adi bizitzera konprometitzen eta animatzen gaituen modu bat. Beste batzuekin batera osotasunerantz eramaten gaituen bizitza.
Zuen izena bete
Maria Nazaretekoa Izena eta Etxea da, munduan eta denboran zehar batzen sakabanatzen gaituena. Maria nortasun bidea da.
Lagun egiten, integratzen eta hazten laguntzen duen harremana
Aniztasuna onartzea, pertsona bakoitzari bere originaltasunean erantzutea, bere ezaugarri ,ahalmen, gaitasun eta beharrak kontuan hartuta.
Ondo hornitutako buruak ondo beteak baino gehiago
Pertsona bere ikaskuntzaren protagonista izatea nahi dugu. Pentsatzen duena, hausnartzen duena eta jakintzaren bideak modu autonomoan egiteko gai dena.
Irakasle gidari eta ikaskuntza-prozesuaren laguntzaileak, ikaslearen autonomia sustatzen du, eta horrek "ikasten ikasteko" aukera ematen dio.
Bizitzan eta bizitzarako heztea.
Une historiko bakoitzean, Mariaren Lagundiko ikastetxeek beren hezkuntza-praktikak eraldatzeko ahalegina egin dute. Ikasleengan sentsibilitatea garatzen saiatu dira, bizi behar duten munduarekin kontzienteak eta konprometituak izango diren herritarrak izan daitezen.
Komunitatean heztea proiektu komun batetik abiatuta
Ikastetxe bateko hezkuntza-lana egiten duten pertsona guztien inplikazioak honako hau erakusten du: KOMUNITATEAN lan egiteak sortzen duen aberastasunetik abiatuta, ez du pertsona bakar batek hezten, giro oso bat baizik.