Arlo akademikoan, emozionalean edota familian zailtasunak agertzen direnean laguntza eskaintzen dugu. Kasuak hala eskatzen duenean ere, ebaluazio psikopedagogikoa eta diagnosia ere egiten ditugu.
Banakako nahiz taldeko esku-hartzeak burutzen ditugu. Banakako arretari dagokionez, ikasketekin lotutako behar bereziak dituzten ikasleei, euren familiei eta irakasleei zuzendua dago.
Koordinazioan lan egiten dugu Berritzegune, Osakidetza eta Gizarte zerbitzuekin. Baita hainbat elkarte (Aupatuz, Dislegi, Alcagi, Gautena, Aspace…) eta zerbitzu pribatuekin.
Harremanetarako pertsona: Amaia Fernandez