Ariznoa Guraso Elkartea, Bergarako Mariaren Lagundia Ikastolaren guraso elkartea da.Irabazi asmorik gabeko erakundea da eta eskolako familien partaidetza organonagusia da. Guraso Elkartearen helburu nagusia da, ikastola eta ikasleen artean gertatu daitezkeen arazoei konponbidea ematea eta gurasoen eskaerak eta iradokizunak bideratzea ikastolara. Ikasturtean zehar hainbat ekintza eta jarduera antolatzen ditu guraso elkarteak: Euskararen Eguna, Olentzero, Gabonetako Ekitaldiak, Ihauteriak, Ikastolako festa... Horrez gain, eskolari laguntzeko, guraso elkartea arduratzen da gure umeen eskolako materiala erosteaz (Liburuen Kudeaketa Solidarioa izeneko programa bat martxan dauka elkarteak). Guraso elkarteak zuzendaritza batzorde bat dauka, zuzendaritza batzordea hilean behin batzen da, Elkarteak ikastolan duen bulegoan, eta urteko ekintza ezberdinen antolaketan egiten du lan. Zuzendaritza Batzordearen erdia urtero aldatzen da, sartzen diren kideen egonaldiak 2 urtekoak direlarik. Urtean behin, normalean irailean, Batzar Orokorra egiten da Ikastolako aretoan eta guraso guztiak deituak izaten dira legeak ezartzen duen denboraz. Batzar horretan aurkeztu eta onartzen dira elkarteko kontuak, Ikastolako zuzendaritzak bere egoera azaltzen du eta elkarteak momentuan duen egoeraren berri ematen die gurasoei.
Bestalde, batzordekideak Ikastolako talde desberdinetan parte hartzen dute: Euskara Batzordea, Eskola Kontseilua... Azken bi ikasturteetan, COVID-19ak sortutako egoera dela eta ezin izan ditugu ekintza eta ikastaro batzuk aurrera eraman, baina etorkizunean, egoera hobetu ahala, berreskuratzeko aukera izatea espero dugu eta horretan lanean dihardugu. Familia bakoitzaren ekarpen ekonomikoa garrantzitsua izaten da elkarteak antolatutako ekintzak aurrera eramateko eta urtean zehar guraso bolondresen beharra izaten dugu hainbat ekintzatan.
Egun, elkarteko kide izateko urteko kuota 13€-koa da, familiako. Informazio gehiago behar baduzu, proposamen edo iradokizunik baldin badaukazu edota kezkatzen zaituen gairen baten inguruan hobekuntzaren bat planteatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan, gurasoak@mlagundia.org emailera idatziz.
2022-2023 ikasturterako Ariznoa Guraso Elkarteko batzordea honako gurasoek osatzen dute:
MAIDER UNAMUNO -GORKA MARTIN : LEHENDAKARIAK.
IBON GARITANO-LARRAITZ AGIRRE : IDAZKARIAK
AINHOA ERNABIDE -ASIER BURGAÑA: DIRUZAINAK
GORKA GARITANO-ESTHER ORTIZ DE ZARATE:LEHENDAKARIORDEAK
AMAIA LINZOAIN -JOSÉ MANUEL MATEO
KRISTINA IRIZAR-JAVIER MARTINEZ
KRISTINA POZO-XABIER ZABALA
PALOMA CARRILLO-AITZOL MUJIKA
GORKA MENDIARAZ-AIDA PAYA
AINTZANE LINACISORO-RAFA HERRAN
FLOR GIL GUTIERREZ-CARLOS LÓPEZ
ION ARANDA-VERONICA VALOR