Unitas, Mariaren Lagundiko ebanjelizazio eredua, Ebanjelioa bizitzeko modu espezifikoa azaltzen du, Santa Juana Lestonnacengandik jasotako karismaren arabera. Errealitate bakoitzean iragartzeko eta mundu hau Guztion Etxe bihurtzen laguntzeko.
Unitas, gure Ebanjelizazio Ereduak gaur egun Nazareteko Jesusen Berri Ona bizitzeko, komunikatzeko eta ospatzeko modu propioa zehazten du.
Hezitzaile gisa dugun konpromisoa hura ezagutzearen pozaren lekuko izatea da. Pertsonari laguntzea, barruan daraman altxorra aurkitu ahal izan dezan.
Mariaren Lagundiaren espiritualtasuna bost oinarritan oinarritzen da. Juana Lestonnacen salbazioko esperientzia pertsonalaren eta Ignazio Loiolakoaren gogo jardunen bizipenaren emaitza dira. Oinarri hauek nortasuna ematen digute eta gure misio ebanjelizatzailearen etorkizuna adierazten digute.
Bost oinarriak hauek dira: Jesusen pertsonaren barne-ezagutza, gauza guztietan Jainkoa bilatu eta aurkitzea, sugar piztua zaintzea, gehiago maitatu eta zerbitzatzeko bereiztea eta Maria presentzia inspiratzaile bezala izatea.
Zaintza komunitatea gara, Jesusen tankerako zaintzaileak. Pertsona bakoitzari errespetutik, harreratik, askatasunetik lagunduz. Apaltasunez, Eliza sentituz, beste batzuekin eta besteentzat Jainkoaren Erresuma eraikitzen jarraitzeko. Esperientziatik eta uste duguna ospatuz aditzera ematen dugu.
Unitasekin Frantzisko Aita Santuaren Gutun Entziklikoan adierazitako desioa partekatzen dugu: Gure izpiritua gauza handietara jasotzea: egia, ontasuna, edertasuna, justizia eta maitasuna” F.T. (55)
Pertsona orori gonbidapena egiten zaio bere bizi-ibilbidean bere bizitzari zentzu osoa aurki diezaion, pertsonaren dimentsio guztiak modu integral eta integratzailean garatuz.