Haur eta gazteengan, zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikarekiko interesa pizteko helburua duen hezkuntza proiektua. STEAM kontzeptua. “Eginez ikasi” eta ondo pasatzea.
Egiturak, Makinak, Robotika, Arkitektura, Bideojokoen diseinua eta sorkuntza, Programazioa, Python, Diseinua eta animazioa, Minecraft, Roblox, Blender, Microbit, Arduino, Bideo edizioa, 3D inprimaketa, Dronak eta askoz gehiago lantzen ditugu.
TALDE LANA, tailerretan lantzen dugun STEAM kontzeptua bezain garrantzitsua da. Sormena beste zutabe bat da. Taldea osatu, helburu komunetan inplikatu eta egin beharreko proiektuak erabakitzen ditugu. IKASTEN ikasten dugu… ez dakigu denetarik, batzuetan geure kabuz ikastea tokatzen zaigu.