Mariaren Lagundia ikastola

Mariaren Lagundia ikastola

Educamosera sarbidea

Hautatu hizkuntza

Ikastola

Ikastolaren Historia

Berrehun urteko ikastola baten ibilbide historiko laburra

Mariaren Lagundia, 1607.urtean, Juana de Lestonnac-ek sortzen du emakumeentzat erlijio bizitza berri bezala eta helburu espezifiko batekin: emakumearen heziketa. Heziketa esparruan aitzindari izan zen. Oso azkar zabaldu zen Frantzia guztian zehar, horrela Bartzelonara iristen da 1650.urtean eta Tuterara 1687.ean.

Mariaren Lagundia ikastola ilustrazio garaian sortzen da, 1799. urtean, tuterako fundazio bezala. Aipatutako fundazioa, XVIII. mendean hezkuntza kezka handiak zituen herri baten marko soziokulturalean kokatu behar da. Ardura horren adierazgarri dira sortzen diren hiru instituzioak: Jesuiten ikastetxea (1593-1737), Soledadeko nesken seminarioa (1732-1799) eta Erret Mintegia (1776-1804).

Bergarako Etxeak XIX. mendeko errealitate politikoa oso gertutik bizitzen du eta desamortizazio neurrien ondorioak jasaten ditu. 1850.urtetik aurrera nesken ikastetxe bezala ezagutzen da eta bere ospeak gure mugak igarotzen ditu, nazio mailan eta nazioartean izen ona lortuz. 80. hamarkadan, ordea, klausurak eta hiri handietan kokatzen diren beste kongregazio eta heziketa instituzio batzuk, eragina dute barnetegiko jendearen gutxitzean. Bere eskola publikoa, herriko nesken eskola bakarra da XX. mendearen zati handi batean.

XX. mendean azpimarratu behar dena, egokitzeko eta berritzeko duen gaitasuna da. Klausurako monasterio bezala sortzen da, egitura bikoitza duen eskola komentu bezala: eskola eta barnetegi. Ondoren neskentzako dagoen udal eskola bakarra bihurtzen da eta azkenik neska zein mutil hezten dituen ikastola izatera iristen da.

Azken berrogei urteotan eman den zabaltze prozesua honako arlo hauetan ikusten da nagusiki: herriko giza errealitatean integratzean, heziketan pertsona laikoen agerpenean, euskalduntzean, berrikuntza pedagogikoetan, teknologia berrien erabilpenean eta ahulenei eskainitako arretan.