Mariaren Lagundia ikastola

Mariaren Lagundia ikastola

Educamosera sarbidea

Hautatu hizkuntza

Eskolaz kanpoko ekintza

ESKOLA KIROLA

Gipuzkoan Eskola Kirola duela 25 urte sortu zen honako helburuarekin: eskola-adine­ko haur guztiek kirola egiteko aukera izatea.

Helburu hori lortzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak udal, federazio, ikastetxe eta klubekin dihar­du lankidetzan. Mariaren Lagundia Ikastola ez da atzean geratu, eta urteak daramatzagu elkarrekintzan gure ikasleek gure ikastolako instalazioetan Eskola Kirolean parte hartzeko aukera izan dezaten.

Eskola-kirolaren printzipioetako bat kirol ugari egiten hastea da, txikitatik dauden modalita­teak ezagutu ditzaten eta, ondoren, bakoitzaren gustu eta ahalmenetara hobekien egokitzen den kirola aukera dezaten.

Kirola haurren prestakuntza integralaren osagaietako bat eta balio-eskola garrantzitsua da:

  • Kirol kolektiboen bidez aurkaria errespetatzen edota talde-lanean aritzen ikasten dute.
  • Banakako kiroletan, norbera hobetzeko grina eta ahalegin pertsonalaren beharra garatzen dute.

Funtsezkoa da kirol-hastapenak ikastetxeetan egitea, Lehen Hezkuntzako etapan, kirolaren hezkuntza izaera bermatzeko.

Kirol eskaintza hau lehen hezkuntzako ikasleei soilik dago zuzendua eta urteko kuota 110 euro ingurukoa izan da azken ikasturteetan.

  •         Lehen zikloko ikasleek astean zehar bi saio izaten dituzte eta ikasturtean zehar 5-6 topaketa Larunbata goizetan.

o    1.maila: Astelehen eta Ostegun 16:30etik 17:15era.

o    2.maila: Astelehen eta Ostegun 17:20etik  18:05era.

  •         Bigarren zikloko ikasleek astean zehar bi saio eta asteburutan saio bat izaten dituzte. Asteburuetan txapelketako partiduak (eskubaloia, futbola edo saskibaloia) eta topaketak ( esku pilota, dodgball, igeriketa, irristaketa eta abar) uztartuko dituzte.

o    3.maila: Astearte eta Ostegun 16:35etik 17:25era.

o    4.maila: Astearte eta Ostegun 17:25etik 18:15era edo 18:15etik 19:05era.

o    5.maila: Asteazken eta Ostiral 16:35etik 17:25era edo 17:25etik 18:15era.

o    6.maila: Asteazken eta Ostiral 18:15etik 19:05era.

Bestalde, eskola kirola proiektuaren barnean, Mendizaletasuna ere badugu. Mendizaletasuna programan, urtean zehar, ikasleak gurasoekin batera igande batzuetan mendi ibilaldiak egiten dituzte Gipuzkoako txoko desberdinetara. Horretarako ikastolan bertan, aurrez izena eman behar izaten da.