Haurtzaindegia
Eraiki dezagun, zentzuz, elkarrekin
ELEANITZ PROIEKTUAK
Proiektu eleanitzen bidez, gure xede nagusia, hainbat hizkuntza ezberdinen ikaskuntza sendotzea da, proiektu eleaniztun ororen ardatz nagusia Euskara dela kontuan hartuta.
- Eleaniztasuna
- Urrezko txantxangorria
GAITASUNEN GARAPENA
Ikasle konpetenteak nahi ditugu eta horretarako, konpetentziatan, erronketan eta arazoetan oinarritutako proiektuen bidez lan egiten dugu, ikaslea ardatz delarik.
- Proiektuen bidezko ikaskuntza
- Estimulazio goiztiarra
NATURAN HEZIZ
Herrialde garatuetako haurrek gero eta denbora gutxiago ematen dute kalean eta jolas librerako duten denbora ere mugatua da. Egoera honi erantzun bat eman nahian, hezkuntza eredu berdeagoak eskeintzen ditugu.
- Ortua
- Baso eskola
ESKAINTZA PERTSONALIZATUA
Adin honetan haurrak eta familiak behar duten gertukotasuna eta moldagarritasunaren beharraz jakitun, familia bakoitzaren beharretara moldatzen gara.
- Ume eta familiarekin elkarrizketa pertsonala
- Umea ondo ezagutu
- Beharretaz jabetu
- Gurasoei umearen ongizaterako honek beharko lukeena gomendatu eta adostu.
- Egokitzapen prozesu pertsonalizatua
- Ordutegi malguak
- Umearen eta familiaren beharretara moldatzea
- Egunerokotasunean familiekin komunikazio zuzena
Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan, 0 eta 2 urte arteko ikasleekin egiten dugu lan.
Ikastolako ildo orokorrekin jarraituz, ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista izan dadin aukerak ematen dizkiogu, bakoitzak bere erritmoan garatzeko aukera izan dezan.
Adin honetan ikaslearen garapenak duen garrantziaz jabetuta, Estimulazio Goiztiarraren inguruan lan egiten dugu, momentu oro ikasleei gertutasuna azalduz. 2 urteko gelan naturarekin harreman zuzenagoa izatera pasatzen gara, Baso Eskolara astean behin joanez.