Mariaren Lagundia ikastola

Mariaren Lagundia ikastola

Educamosera sarbidea

Select your language

BASO ESKOLA

  • Baso-eskola naturan garatzen den hezkuntza-eredua da. Haurrek ingurune naturalean jolastu, ikertu eta ikasten dute naturak eskaintzen dituen onurak aprobetxatuz. Ondorioz, eskola-komunitate osoak ingurumen kontzientzia hartuko du natura eta bioaniztasuna babestuz.

 

  • Herrialde garatuetako haurrek gero eta denbora gutxiago ematen dute kalean eta jolas librerako duten denbora ere mugatua da. Honek arazo fisiko (alergiak, ikusmen arazoak, motrizitatearen atzerapenak…), psikiko (estresa, depresioa…), zein kognitiboak (hiperaktibitatea, arreta baxuko sindromea...) ekar ditzake. Kezka honi aurre egin nahian, hezkuntza eredu berdeagoak eskeintzen dira.

 

  • Naturan hezteak hainbat onura dakartza haurren garapenean:
    • Motrizitatea lantzen da (zuhaitzetara igo, jaitsi, saltoak egin, eskalatu…)
    • Berdinen arteko harremanak sendotzen dira
    • Sormena eta irudimena garatzen da
    • Zuzenean esperimentatzeko aukera ematen die
    • Norberak bere mugak ezagutzen ditu
    • Naturarekiko errespetua garatzen da
    • Jakin-mina sustatzen da
    • Arreta mantentzeko gaitasuna sustatzen da

 

  • HHko txikienek (2-3 urte) astean goiz bat ematen dute kanpo espazioan, naturak eskaintzen dizkigun leku zein baliabideekin jolasean. HHko 4 eta 5 urteko haurrek berriz, astean bi saio egiten dituzte kanpo espazioan. Bertan sortzen diren egoera eta bizipenetatik abiatuta, lanketak egiten ditugu  gelara bueltatzean. 

 

  • Baso Eskolaren lema hau da: “Ez dago eguraldi txarrik, arropa desegokia baizik”. Hori dela eta, kanpoan ibiltzeko aproposak diren arropak dauzkagu, ikasleak busti, zikindu eta naturako elementuekin lasai esperimentatu dezaten.