Mariaren Lagundia ikastola

Mariaren Lagundia ikastola

Educamosera sarbidea

Hautatu hizkuntza

ESTIMULAZIO GOIZTIARRA

  • Howard Gardnerren Adimen Anitzen teoria oinarri hartuz hainbat lanketa egiten ditugu.
  • Haur Hezkuntzan, adimen anitzen estimulazioarekin hasten gara. Jakin dakigu, adimen hauek estimulazio eta lanketa bidez garatzen doazela eta horretarako hainbat erreferente diren autoreen programa eta metodologiak jarraitzen ditugu (Glenn Doman, Emmi Pikler, B. Aucouturier...)
    •  Oinarrizko garapen programa  (OGP), Esztigunean aurrera eramaten da eta bertan haurrari aukerak eskaintzen dizkiogu bere potentzialtasun osoa gara dezan hiru alderdi hauetan: mugimendua, esku konpetentzia eta ariketa bestibularrak. 
    • Adimen programa: BITen bidez egunero gelan lantzen dugu. BITak, iraupen, intentsitate eta frekuentzia zehatzak dituzten estimulu bisualak dira.
    • Matematikako programa: BIT matematikoen bidez egunero lantzen dugu.
    • Musika programa: ENTZUNALDIEK  osatzen dute. Entzumen-estimuluak dira eta estilo ezberdinetako musika pasarteek osatzen dute. Egunero gelan entzuten ditugu.

 

  • Estimulazio Goiztiarraren ildoa jarraituz eta bi urteko ikasleen garapen integrala bermatzeko, esperimentazioaren bitartez, argiaren Pedagogiako lehen urratsak ematen dihardugu. Zertarako? Zentzumenen estimulazioaren bitartez,  ongizatea eta erlaxazioa lantzeko eta  ikasleen esnatze-sensoriala pizteko. Beti ere, ume bakoitzaren jakinmina, erritmoak eta interesak kontuan hartuta; Hezkuntza Pertsonalizatuaren oinarriak gidari ditugularik.