Mariaren Lagundia ikastola

Mariaren Lagundia ikastola

Educamosera sarbidea

Hautatu hizkuntza

ESTIMULAZIO GOIZTIARRA

  • Howard Gardnerren Adimen Anitzen teoria oinarri hartuz hainbat lanketa egiten ditugu.

 

  • Haur Hezkuntzan, adimen anitzen estimulazioarekin hasten gara. Jakin dakigu, adimen hauek estimulazio eta lanketa bidez garatzen doazela eta horretarako hainbat erreferente diren autoreen programa eta metodologiak jarraitzen ditugu (Glenn Doman, Emmi Pikler, B. Aucouturier...)
    •  Oinarrizko garapen programa  (OGP), Esztigunean aurrera eramaten da eta bertan haurrari aukerak eskaintzen dizkiogu bere potentzialtasun osoa gara dezan hiru alderdi hauetan: mugimendua, esku konpetentzia eta ariketa bestibularrak. 
    • Adimen programa: BITen bidez egunero gelan lantzen dugu. BITak, iraupen, intentsitate eta frekuentzia zehatzak dituzten estimulu bisualak dira.
    • Musika programa: ENTZUNALDIEK  osatzen dute. Entzumen-estimuluak dira eta estilo ezberdinetako musika pasarteek osatzen dute. Egunero gelan entzuten ditugu.
    • Irakurketa programa: kontzientzia fonologikoa lantzea helburu duen programa propioa sortu dugu. Baita irakurzaletasuna sustatzeko "Hitzen altxorra" proiektua ere.
    • Matematikako programa: 0-2 urteko matematika BITen jarraipena den Entusiasmat programa aurrera eramaten dugu. Matematikako aurrezagutzak eta kontzeptuak modu manipulatibo bidez barneratzen laguntzen diguna.