Ikasleak, mundu globalizatu eta eleanitz honetan, etorkizunean izan ditzaketen erronka linguistikoei aurre egiteko trebatzen dira. Honek eragin zuzena izango du ikasleen garapen pertsonalean.
Trebatze honek gizarte kohesioari eta kulturartekotasunari laguntzen dio, kulturen arteko harremanak errazten baititu.
Lehen Hezkuntzako ibilbidean ikasleek euskaraz, gazteleraz eta ingelesez jarduten dute gelan. Nahiz eta ikasgai gehienak euskaraz izan, xakea eta eskulanak ingelesez egiten ditugu. Era berean, proiektuetan beti daukagu alderdi bat gazteleraz lantzen duguna.
Ikasleen ama hizkuntza ezberdinak gelara ekartzen ditugu baita ere; hizkuntza eta kultura ezberdin hauei gure artean tokia eginez.