Rol profesionala lantzeak gizarteratze eta mendekotasun teknikari bati dagozkion erantzukizunak eta trebetasunak modu eraginkorrean garatzea eta betetzea esan nahi du eta Mariaren Lagundia Ikastolan, gure egunerokotasunean hori bermatzen dugu.
Horretarako, funtsezkoak dira hainbat gaitasun eskuratzea:
- Komunikazio trebetasunak: modu argi eta eraginkorrean komunikatzea.
- Gizarte trebetasunak garatzea.
- Pertsonekin konpromiso jarrera izatea.
- Pertsonak onartu eta kontuan hartzea.
- Ardura desberdinak hartzea: epeak bete, lankideekin eta erabiltzaileekin modu eraginkorrean lankidetzan aritzea.
- Laneko elkarrekintza eta erabaki guztietan jokabide etikoa eta profesionala izatea.
- Zintzo jokatzea, informazio sentikorraren konfidentzialtasuna babestea eta gainerakoak errespetuz eta profesionaltasunez tratatzea.
Laburbilduz, rol profesionala lantzeak berekin dakar lanbide jakin bati dagozkion trebetasunak, ezagutzak eta erantzukizunak garatzea eta gauzatzea, eguneratuta mantenduz, estandar etikoak betez eta kalitatezko lana eginez.