Gure metodologia, Howard Gardner-en Adimen Anitzen teorian oinarritzen da.
Ikaslea erdigunean delarik, ezagutzak aktiboki eraikitzeko, bizi duen errealitatetik hurbilak diren ikas egoerak eskaintzen zaizkio, ikasleak dagoeneko dituen esperientziak, interesak eta ezagutzak aktibatzeko, eta haietatik abiatuta, eduki berriak ikasteko.
Proiektu hauetako asko, Baso Eskolan edo Ortuan bizi ditugun esperientzia desberdinetatik sortzen dira. Baita Euskal Herriko tradiziozko festa eta kultura ekintza desberdinetatik edo albisteetako hainbat gertakaritatik ere.
Proiektuen abiapuntua, ikasleek ZER dakiten eta ZER JAKIN NAHI DUTEN izaten da. Hortik abiatuta, gaiaren inguruko lanketa desberdinak burutzen ditugu, bakarka, talde txikietan eta baita talde handian ere. Guzti hau beti ere adimen desberdinak estimulatuz burutzen dugu.
Helburu nagusia, proiektuen bidez, ikasleen konpetentziak garatzea da: ikasten eta pentsatzen ikasiz, komunikatzen ikasiz, elkarrekin bizitzen ikasiz, norbera izaten ikasiz eta egiten zein ekiten ikasiz.