Mariaren Lagundia ikastola

Mariaren Lagundia ikastola

Educamosera sarbidea

Hautatu hizkuntza

PROIEKTU BIDEZKO IKASKUNTZA

Haur Hezkuntzako lan ildoei jarraituz eta Curriculumeko konpetentziak oinarri hartuta, Lehen Hezkuntzako lehenengo urteetan ikaste-egoeratan oinarritutako proiektuak diseinatzen ditugu. Horretarako, familia-eskola harremana funtsezkoa bihurtzen da. Izan ere, ikasleen interesetatik eta inguru hurbiletik abiatuz, pertsona geroz eta konpetente eta autonomoagoak heztea da helburua.

Lehen Hezkuntza amaieran, euskara eta euskal kulturaren transmisioa oinarri nagusitzat dituen EKI proiektua hartzen dugu ardatz. 

Ikaslearen irteera-profila da proiektu honen abiapuntu eta helmuga. Ikasleak pentsatzen eta ikasten, elkarrekin bizitzen, egiten eta ekiten, komunikatzen eta norbera izaten trebatu behar du. Laburbilduz, edozein bizitza egoeratan konpetentea izan behar du.

Konpetentzietan oinarritutako proiektua da. Egoera erreal baten aurrean, ikasleak behar dituen baliabideak bilatzen eta erabiltzen ikasi behar du; bakarrik nahiz talde-lanean, irtenbideak aurkitzen saiatu behar du, eta ikasi duen hori egoera berrietan baliatu.

Proiektuak diziplinarteko ikuspegia du oinarri, ikasleen ezaugarri anitzei erantzuna emanez. Era berean, ebaluazioa anitza eta hezigarria da, ikaskuntza kooperatiboa sustatzen duelarik.

 

  • Aipatutako guztiarekin batera, ikasleak lan ohiturak, antolaketa eta autonomia barneratzen ditu, prozesuan zehar konpetentzia digitala ere garatuz.